Lege-oharra

Xabide Taldean badakigu zure datu pertsonalek garrantzi eta balio handia dutela. Horregatik, gure webgunea bisitatzen duzunean, zure intimitatea babesteko konpromisoa hartzen dugu, eginkizun horretan gure esperientzia guztia eskainiz.

Gure webgunearen bidez ez dugu datu pertsonalik jasoko zure baimenik gabe, eta hirugarrenei ere ez diegu daturik utziko.

Gure webgunea bisitatu eta bertan argitaratutako edozein informazio eskura dezakezu, zeure burua identifikatu behar izan gabe eta inolako xehetasun pertsonalik eman behar izan gabe, bi atal hauetan izan ezik: Bidali zure curriculuma eta Argitalpenak.

Atal horietan ematen diguzun informazio pertsonala inori ez ezagutarazteko konpromisoa hartze du Xabide Taldeak. Datu horiek zeuk eskatutakoa egiteko eta Xabidek antolatutako ekintzak zuri jakinarazteko besterik ez ditugu erabiliko. Legeak onartutako eskubideez baliatzeko aukera izango duzu: batik bat, datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideez.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betetzeko, datu pertsonalak gordetzeko fitxategi automatizatua dugula jakinarazten dizugu. Fitxategi hori Datu Babeserako Espainiako Agentzian dago inskribaturik, Xabide Taldearen Direktorio izenarekin. Zuk ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi horretan gorde eta dagozkien segurtasun-neurrien babespean egongo dira.

Datuak beste enpresa batzuei uztea

Zuk ematen dizkiguzun datuak Xabide Taldeko enpresek soilik erabili ahal izango dituzte, hau da, Atelier de Cultura y Comunicación, S.L., Fideliza, S.L. eta Xabide Gestión Cultural, S.L. enpresek, baita Foro de Gestión Cultural kultura-elkarteak ere.

Estatistika-datuak biltzea

Webgune honek ez du bisitarien datu pertsonalik jasotzen eta gordetzen.

Hala ere, webgunearen bidez zerbitzurik onena eskaintzeko eta erabilera errazteko, bisitatutako orrialde kopurua eta bisita kopurua aztertzen ditugu, baita webgunea bisitatzen dutenen jarduera eta erabilera-maiztasuna ere. Horretarako, Xabide Taldearen Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileak landutako estatistika-datuak erabiltzen ditugu.

Informazio horren bidez, enpresaren webgunearen erabilera-maiztasuna eta bisita gehien jaso duten atalak aztertzen ditugu, konexio-datuak oinarri hartuta. Xabide Taldeak ez du cookierik erabiltzen webgunearen erabiltzaileen datuak jasotzeko.